Lontzi amado borthayre
Futbol Res-Publika
Demokraziaren aroan sortu omen naiz. Hego Euskal Herriko hauteskunde demokoratiko garaian, aldaketa politiko garai garrantzitsu batetan nun ezkerrak hainbat eta hainbat herrialdetan botere politikoa hartzen zuen. Alta, nere gaztaro osoan demokrazian bizi nintzela goraipatzen bazidaten eskolan. Kalean aldiz, demokrazia ezaren aldarrikapenekin batera (pintadak, protestak, musika punkiaŠ.) demokraziaren alderik kuriosoena ikusten nuen nahiko erregularki asteburuetan. Astean zehar, iskanbila gutxi ikusten zen kalean. Industrialgunetan zonbaitzutan protesta txiki batzuk ikusten nituen, baina ezer gutxi. Langileek nagusiaren etxeari su emango ziotela mehatxatzen zuten, baina tira, sekulan ez dut hori ikusteko paradarik izan (aro moderno demokratikoaren emaitzetako bat ? Nork dakiŠ).
Asteburutan bai alta, ikusten ahal genituen protestak. Demokratak eta biloentoak kalean elkar borrokan. Batzuetan sofistak bezala erretorikaz eta prosaz ari ziren (elegantzia urbano batekin eta elizako hiztegitik oso urrun zegoena). Beste batzuetan aldiz, protesta bat izanda, kaleko istiluekin. Demokraziak biolentoak jipoitzen zituen astebururo eta ematen zuen astebururo demokraziak irabazten zuela match-a. Baina, astebururo norgehiagoka berdina errepikatzen zen heinean, inork irabazten ez zuen joko bat zirudien. Antzerki baten antza hartzen ez zuenez asteburuko hitzordu honen ustetan nintzen. Futbola bezala, azken finean. Herria entretenitzeko aktibitate demakratiko bat antza biolento bat izanda. Gaur egun arte, astean zehar, bizi naizen demokrazia honetan, Platonenan bezala, askatasuna eta guztion berdintasuna dira balore moralak. Hiriaren gaitzak berdinak izaten jarraitzen dute: legeen zilegitasun instabilitatea, ustelkeria, buruzagien inkonpentetzia, herriaren maipulazioa eta nahaste soziala. Finean, Platonek zioen bezala, demokrazia injustiziaren erreinua da.
Baina kezkatzerik ez dago, batzuek sekulan baino gehiago aleginduko dira gure demokrazia ahalik eta esparru gehienetara eramatea bilentoak atzera egin dezaten. Guztiok futbola eta Mc Donalds bat ikusi eta jateko eskubidea bait dugu. Errealaren aurrekontua aurrera atera dute alderdi politiko batzuek, Espainako erreinuko futbol selekzioa irabazi egin du, eta agintari politiko gehienek Espainako demokraziarentzako aurrerakada handi bat dela diote, gure administrazioetako diru kutxak hutsik daude, agintari gehienek dirua lapurtu dute edo atea irekirik utzi duteŠ
|