Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-02-06
Eneritz ZABALETA
Change we can believe in

Aldaketa, bai gauza bitxia. Alde batetik, saihestu ezineko gauza da aldaketa. Denak aldatzen gira. Denbora joan ahala aldaketak bere eragina kupida gabe sentiarazten du guregan. Aldatu egiten gira. Saihestezina da hori. Udaberrian zuhaitza loretan delarik, udan hosto ferde eta fruitu ederrekin agertzen da. Larrazkenean, berriz, hostoak oskorri kolore bilakatzen zaizkio, eta ferdeak marroinari lekua utzi ahala, bat banazka haren hostoak galtzen ditu zuhaitzak. Eta, negu gorria jiten delarik, kaskoa pelatu dioten adar eskeletu bat baizik ez da bihurtzen zuhaitza. Horrez gain, lau urtaroen zikloa errepikatu ahala, zuhaitza bera aldatu egiten da. Hasierako enbor meharra, gaztaroko arbol gazte eta indartsua bihurtzen da. Urteak joan ahala, egurra iluntzen, eta hauskortzen joaten da, eta azkenean mendeetako zamak oker oker eta ezpal hutsezko egur zati bat bihurtzen du zuhaitza. Beti mugimenduan. Beti aldaketan.

Halaber, aldaketa saihestezina bezain topaezina izaten da usutan. Gauzak aldatzen direla egia jakina izan arren, behin baino gehiagotan, deus aldatzen ez denaren sentsazioa izaten dugu mundu huntako gizaseme eta alabek. Zuhaitza ferde, pelatu, loretan, xahar, gazte... izanen da. Baina zuhaitza zuhaitza da. Denak aldatu ohi gira, baina ez gira sekula aldatzen. Ni izanen naiz meheago, lodiago, ile xuri gutiago edo gehiagorekin, akituago, alaiago, tristeago... Baina beti izanen naiz ni. Nire nortasunaren zeinu aldaezin horiekin.

Aldatu, baina deus aldatu gabe. Edo aldatu gelditu gabe, baina egiazko egoera aldatu gabe, gauzak kanbiatu gabe. Horra politikaren funtsa. Politika ez al da hori, azken finean ? Gauzak aldatzeko gaitasuna. Legeak hartzekoa, erabakiak eta ardurak asumitzekoa. Baina, aldi berean, aldaketa horiek, egiazko egoera ez aldatzeko helburuarekin hartuak. Nola aldatu, deus ez aldatzeko gisan.Change we can believe in. Aldaketarengan sinets dezakegu. Horrela dio Barack Obama AEBtako demokraten hauteskunde gaiaren leloak. Sarkoyzk berdina zioen, orain hilabete batzuk. Aldaketa erabatekoa izanen da, "rupture" izanen da, zin egiten zuen. Zer aldatu du, bada, Sarkozyk ? Emaztea, haren hilabete saria, hainbat funtzionarioen erretreta sistema... aldatu ditu Sarkozyk, bai. Zer aldatu da Sarkzoyrekin ? Deus ez. Aldaketak, deus ez aldatzeko gisan. Change, we can believe in.


Print
 
...More news
Sujet à la une
Jérôme Aguerre remplace Hervé Pallas à la tête de la liste socialiste à Bayonne
Culture
Femmes en lumières contrastées
Sports
Une poule "facile", mais il faudra sortir premiers
Sujet à la une
Galant : "certains disent qu’il faut exclure l’abertzale, mon programme à moi ne se nourrit pas d’exclusion"
Pays Basque
Iberdrola se prépare à résister à une OPA annoncée de toute part
Pays Basque
Le groupe aéronautique Lauak restera en Pays Basque intérieur
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise