Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-10-31
Koldo AMESTOY
Batera

Ibarxolako tabernan kolorezko afitxa eder bat dago. Uhain urdin eta perdeen artetik hitz larri bat atera zait lehenik begietara : BATERA. Euskal konfederazioa, euskal departamendu baten aldeko bi elkarte, euskal laborarien batasuna eta unibertsitate baten aldeko kolektiboa, lauak batera doazela euskal departamendua sortzearen alde. Horra "batera" honen funtsa. Eta ondoan, honen logotipoa : marrazki korapilatsu bat. Lau jende iduri, dena buru, beso eta zango, kasik gorputzik gabe baina elkarri loturik, lau aldetara begira.

Lau norabidetara itzuliak izate horrek bi gogoeta egiteko parada piztu dit. Ezkerran etzanik dagona begiratzen badugu lehenik : alde hortara luzaturik dauka bere gorputz marroi-gorrasta. Euskal konfederaziokoa izan daiteke, berdin ? Bere eskuinean, xutik tente eta itxura gorri gorria : dudarik gabe unibertsitateko norbait. Beherean, partaide urdiniluna eskuinera so, departamenduaren aldeko bi elkarteak ordezkatzen dituen jende bat, hain segur !... Eta azkenik, azpiko ezkerraldean, gizon bat perdea ikus daiteke, burua beheiti. Euskal laborari bat ote da ? Nork erranen zuen lau hauek behin horrela juntatuko zirenik ?...

Horra beraz hor froga ederra. Helburu bat nahiko bateratzailea delarik, lau jende ezberdin elkarrekin lotzen ahal direla, amankomunean daukaten ideia aitzina eramateko. Nahi izanez gero ...

Azken aholku bat hala ere. Kasu emazu "batera" hitza ongi loturik idaztea. "B" hizkia baztertzen bazenu, akabo orduan zure lehen eta baitezpadako printzipioa !

Hori hala bada halabiz, hala ez bada halatsu...


 
Print
 
...More news
Sports
Les Bayonnaises lancent enfin leur saison
Pays Basque
LGV : le CESR aquitain pour une ligne nouvelle
Culture
Le vert solitaire édite ses "pensements"
Pays Basque
"Optimisme prudent" de M.RodriguezZapatero sur le processus de paix
Sports
Les Biarrots pile dans le tempo
Pays Basque
Le Conseil général prêt à s´investir pour un tram-train Bayonne-Garazi
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise