Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-02-08
erabili.com
1140 engaiamendu euskararekin

Euskal Herrian barrena 1.140 erakundek euskararekin daukaten engaiamendu edo konpromisoa adierazten dute Bai Euskarari Ziurtagiriarekin. Maila goreneko ziurtagiria ("Guk zerbitzua eta lana euskaraz") ehun erakundek baino gehiagok lortu du.

Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiriaren urteko bilana plazaratu du. "Enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek euskararen normalizazioa lortzeko pausoak eman dituzte", aitortu du Xabier Mendigurenek, idazkari nagusiak. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak urte berriari 1.140 Bai Euskarari Ziurtagiriarekin ekin dio.

"Bai Euskarari Ziurtagiria euskararekiko konpromisoa adierazteko tresna da", adierazi du Mendigurenek. Idazkari nagusiak nabarmendu du enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek hizkuntzaren normalizazioan daukaten garrantzia. "Enpresek gizartearen nahi eta beharrekin bat egiten jakin behar dute, enpresen erantzukizun sozialarekin bat egiten alegia".

Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez Kontseiluak bost urte darama Euskal Herri osoan hizkuntzarekiko konpromisoa hedatzen. 2005ean hazkunde garrantzitsuena izan zuen, %30ekoa. Gainera, bere sorreratik orain arte Bai Euskarari Ziurtagiriaren maila gorena pixkanaka hazi da. "Guk zerbitzua eta lana euskaraz" ehun Ziurtagiri baino gehiago eskuratu dira. "Dakizuenez Bai Euskarari Ziurtagiriak hiru maila dauzka: "bidean", "Guk zerbitzua euskaraz" eta "Guk zerbitzua eta lana euskaraz"", adierazi dute.

Kontseiluko ordezkarien arabera, nabarmentzekoa da Bai Euskarari Ziurtagiriarekin konprometitu direnen lana, eta zenbait enpresa ezagun aipatu dituzte: "Haien artean, Cegasa, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, Vicesa, Saski Baskonia, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa, SPRI, Eroski edo Kalitatea Fundazioa", aipatu ditu Rober Gutierrezek, Bai Euskarari Ziurtagiriaren arduradunak.

Era berean, Bai Euskarari Ziurtagiria Euskal Herriko hainbat herritan zabaldu du Kontseiluak, oraingoz 764 agiri banatu dituelarik. Esate baterako, Arabako Agurain eta Amurrion, Bizkaiko, Basaurin eta Lea-Artibain, Gipuzkoako Donostia eta Soraluze, Lapurdiko Azkainen eta Ezpeletan eta Nafarroako Bortzirietan eta Baztanen. "Balorazioan ez dugu bakarrik kontuan izan Ziurtagiriaren kopuruaren hazkundea, Euskal Herri guztian izatea bera ere oso garrantzitsua da", esan du arduradunak.

Bai Euskarari Ziurtagiriak jarraituko du bere ibilbidea, "2006an Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez arlo sozioekonomikoak aurrera egiten jarraituko du", bukatu du arduradunak.


 
Print
...More news
Sujet à la une
LE pavé censure le CPE
Pays Basque
Feu dans un entrepôtde la SNCF à Hendaye
Pays Basque
Selon la justice espagnole le jeune Unai Romano n’a pas été torturé
Culture
Des créateurs basques gagnent le Japon grâce à la gastronomie
Sports
Partenaires, l’union fait la force
Sports
La fédération espagnole étudie une éventuelle sanction visant Landaluze
Sports
Elephants et Pharaons pour le titre
Pays Basque
Les agences immobilières dénoncent la concurrence du Crédit Agricole
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise