Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-07-10
Aitor Sarasua
Sakelekoa

Sakeleko bat erosi behar dut. Hori ere erabaki dut. Bai, mobil bat, telefono mugikor bat.

Bilkuren hastapenetan mahain gainean uzteko, eta ahal bada norbaitek dei nazala bilkura bitartean, denak ohar daitezen zein gizon inportanta naizen, zenbat dei ukaiten ditudan, zein interesgarria naizen.

Egia erran, orain arte boikot antzeko bat egiten genion mugikorrari. Beharra ukan arte ez nuela erosiko erraiten nuen. Erraiten nien besteei eta ene buruari. Ez zela frogatua osagarriarentzat kaltegarria ez zenik. Esperantzetan diren emazteei ez baliatzeko gomendatzen dietela. Buru ondoan ez edukitzeko eta beheregi ere ez. Gizonezkoen ugalkortasun gaitasunarentzat ez zela ona. Mediku batek ez baliatzeko erran zidala eta ingurukoei ere itzalirik edukitzeko galdegiteko. Ekonomia kapitalista zikin honen bertze asmakizun bat gehiago zela, beharra sortarazi zigutela, mugikor bakar bat ekoizteko ez dakit zenbat kilo hondakin ez-birziklagarri sortzen zirela, etengabe modelo berriak ateratzen direla lehengoak zaharkituak geldi daitezen eta jendeak berriak eros ditzan, antenak biziki kaltegarriak direla...

Baina aski. Bertzeak bezalakoa izan nahi dut. Eta egun, gehienek badute bat. Ederxkoa gainera, argazki tresna eta oro. Hamabi urteko alabak ere ikastolan gehienek badutela erraiten du. Ez gara beti ezberdinak izanen.

Praktikoa ere bada gainera. Norbaiten beharrean zarenean berehala norbait hori deitzeko erabilgarria zinez. Gure herri eta hirietan gero eta karrikako telefono finko guttiago dago, norentzat bada? Sakelekorik ez daramaten atzeratuentzat? Jendarteak aitzinera so egin behar du, ez gibelera. Eta ondokoari galdegitea ere miserablea izatea da, aski erridikulua.

Eta zer erranik ez ene lanarekin. Bestela ez nuen erosiko, zinez beharra ukan arte, baina ene lanerako beharrezkoa dut. Nagusiak ni nun naizen jakiteko batez ere.

Eta erosten hasita, ez dut duela bost urteko modeloa erosiko. Azken hori erosi beharko dut, argazki tresna eta telebista duena, Nokia edo hori. Gainera, ez dago jada lehengo modelo sinplerik. Deiak egin eta hartu bakarrik egiten duenik. Ez dute saltzen. Hori erranen diet lagunei bederen, zenbat aldatu naizen oroitarazten badidate. Ene lanarena eta saltegiko eskaintza mugatuarena. Ez naiz hain gaizki geldituko.


Print
 
...More news
Pays Basque
Le Nouveau Parti Anti-capitaliste crée des comités d’animation
Pays Basque
Les courses de vaches sur la corde de la tradition
Sports
La chasse au Slater est ouverte à Supertube
Culture
Patxi Laskarai, l’histoire du photographe qui fait de l’art sans le savoir
Pays Basque
Une jeune fille de 20 ans, Nagore Laffage, assassinée à Orondritz, un suspect arrêté
Sujet à la une
La paillote du Six Quatre d´Anglet suscite les débats à la Madrague
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |