Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-07-08
Itziar Madina
Second Lifetik noiz jalgiko?

Aiméeren gomitarik ez dudan gauetan hertsitzen nauen karranka itotzeko badu orain zenbait aste hasi naizela idazten. Erokeri lanjerosatzat hartuko du Xabik La Santén. Hoin hurbil eta hoin urrunŠ Hiri berak kulunkatzen gaituela balaki bederen. Ez dakit bizi seinalerik eman gabe luzaz atxikitzen ahalko dudan gehiago. Ras les Murs edo Txalapartaren bidez, berdin? Aiméek egoera ulertu duela segur naiz. Bere lagun artista guzieri errepikatzen die tira ahala interkulturalitateaz ikerketa bat idazten ari naizela, eta Pariseko kosmopolitismoaz blaitzeko asmoz etorri naizela. Aste batzuk segur geldituko naizela, bainan ezin erran zonbat denbora. Hogoitabost metra karratuko bere estudio argitsua utzi daut, eta gizonaren apartamendu ederrerat joan da bizitzerat. Gure amak ezagutzen dukeen frantses zinemako zuzendari opetsua izandako goi mailako bohemio bat da, Aimée alaba izan zezakeen. "Olagarroa garagean bezala", Leirek erraitea maite duen gisan naiz ni ere Aiméeren adiskideen ondoan. Pariseko akzentu tipulina duten burges seme alaba andanak eguna pasatzen du kantuan, musikan ala tinduan. Batek antzerkia idazten omen du. Le Monden ukan berri du artikulua, behako bat bota beharko diot. Gaualdiak antolatzen dituzte kulturaz "avec un grand cul" botatzen du Aiméek petenta ikusgarriak inarrosten dituela bere irri karkailarekin, begi berde ederrak dirdir. Ez dute denek berehala segitzen, haatik. Eta gaualditik gaualdirat beti bada aitamen seme-alaba sotil horietan kanbiatzen denik, Aiméek ezagutarazi dautan talde kultu-destroyak iziturik edoŠ Badakizu, eragin gaixtoek norberaren karrera planoa ziliporta lezakete, eta. Alta, ez dute lege hausletik biziki Aiméeren taldekoek. (Orain Aiméez bestalde). Arno finari eta goi mailako bierari baizik ez dira emanak. Eta dirudienez, sexuari. Adrien sexuaz kanbiatzeko gogoa duen hori kasurako. Luzaz aitortu zidan behin, egongelaren beste aldean zagon atorra xuri kolatuko gaztearen titiburuak milika lezazkeela orduan berean, denen begien bistan, hain zen jainko ttipi harek tirriatua. Erranari keinua segi arazten zuen, ezpainak busti, eskuak izterretan torratzen zituela, hatsankatzen bezala. Ez nezakeen irria atxik. Holakoek gogoa askatzen laguntzen naute.

Second Life huntan noiz artio naizen banaki, kontent nindaike. Osaba Migelen bidea hartuko ote dut? "Eguberriko etxean gaituk!" Mende laurdenari ondoko hamarkada pilatzen joan zitzaion, ahantzi ere zuen hurrengo Eguberriaren zain. Nik faltan gehienik botatzen dudana ez da bakarrik Xabi. Bainan baita ere amaren tomate lerro usaintsuak, leka alpinistak eta entsaladak bareez beteak. Eta Iaiaeneako ene logelako leihoko arrosen usaina. Geldi. Second Lifean ez dine malko birtualik saltzen.


Print
 
...More news
Pays Basque
Sagardui : 28 longues années en prison
Sports
Le Labrit centre de la pelote pour la San Fermin
Culture
Le roi du blues à l’honneur à Hondarribia
Sports
San Pedro prend la tête avant de recevoir
Pays Basque
Une navette gratuite à Bidart cet été
Sujet à la une
San Fermines : les usagers du bus sont chaque année plus nombreux
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |