Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-03-12
Peio JORAJURIA
Ondoko urratsa : zatiketa ?

1961ko apirilaren 12a : Youri Gagarine-ek munduaren itzulia egiten du bi orduz. Jendea konturatzen da gure planeta ederra dela, baina mugatua. Batzuentzat, egun hori ekologia politikalaren sorrera izanen da. Bi urte berantago, 1963ko apirilaren 15an Enbatak harrian zizelkatzen ditu bere sinesmen politikoak. Abertzaletasun politikoak bere lehen urratsak ematen ditu iparraldean.

2006an Al Gore-ek "An Inconvenient Truth" dokumentala ateratzen du eta Nicolas Hulot-k bere "hitzarmen ekologikoa" izenpearazten du. Alderdi politiko guziek ekologia beren programetan sartzen dute. Bi urte berantago, 2008an, iparraldean, herriko etxeetako hauteskundeentzat, frantses alderdi guziek partaidetza batzuk sortzen dituzte abertzaleekin.

Bi borroka horien artean, lotura bat egiten ahal da. Biak geizki abiatuak ziren : "marjinalak", "utopistak", "modernitatearen kontrakoak"... Baina biek lortu dute ildo horretarik ateratzea, gizartean sakonki sartzea, gizartean sartu zirela jakinaraztea, eta etorkizunerako esperantza iturri bat zirela frogatzea. Garaipen hunek ondorio zuzen bat badu : lehentasuna ez da gehiago aldarrikapena bat onarraraztea, baina bai aplikaraztea. Ez da gauza berdina. Hautu bat egin behar da : edo aldarrikapenak urrunago eraman, eta berriro jendeak bat banazka konbentzitu, onartu dutena ez dela aski ulertaraziz, edo, zabalduak diren ideia berri horiek egunerokotasunean aplikarazi, poderea hartuz edo poderean parte hartuz, utzi gabe "fededun faltsuek" lemak desbideratzen, praktikak zainduz, partaidetzak sortuz, konpromisoak eginez...

Frantzian, Berdeek ez dute hunen kudeatzen jakin, eta ainitz galdu dute. Iparraldean, kantonaletan, EH Bai-ek emaitza onak lortu ditu. Ez miresgarriak, baina onak. Abertzale mugimendua oraindikan sendo da. Leku gehienetan bere boz kopurua mentenditu du. Lehengo hauteskundeetan baina hautagai guttiago zen lekuetan boz gehiago bildu du (sinesgarritasuna irabazten ari dela erakutsiz), eta Lapurdi hegoaldean legebiltzarreko hauteskundetan agertu zen gorakadak segitzen du. Abertzale mugimenduak frogatu du harekin kondatu behar zela. Poderea hartzeko ez da prest oraindik, eta gainera herriko etxeetako hauteskundeek erakutsi dute ez zela errexa abertzaleendako poderea atxikitzea, baina gaurdanik poderean parte hartzen ahal du. Partaidetzak eskatzen ahal ditu, eztabaida batzu baldintzatzen ahal ditu, erabaki batzu inposatzen ahal ditu...

Beraz zer egin ? Indar hori baliatu Bateraren borrokak egieztatzeko ? Euskara eta euskal kultura nahasten dituztenak sustengatu ? Etxebizitzari buruzko proposamenen aplikazioa negoziatu ? Edo aldarrikapenez aldatu, autonomia exijitu, lurraren kolektibizazioa eskatu ?

EAJk, Alliot-Marie-rekin aurkeztuz, erakutsi du bere hautua egina zuela : poderearen bidez baizik aintzinatzen ahal da. Batasunak, indarrak ezarriz autonomiaren aldarrikapenean erakutsi du oraindik lortutakorekin ez duela aski. Baina besteek, zer eginen dute ?

Bi edo hiru ildo desberdin segi ditaike, baina eraginkorrak izateko, bide bat hartuko duten guziek asumitu beharko dituzte haien hautuak, eta beharrez zatiketak.


Print
 
...More news
Pays Basque
La tempête secoue fortement la Côtebasque et fait des dégâts à Saint-Jean-de-Luz
Pays Basque
"Nous sommes les seuls à proposer un vrai changement à Ustaritz"
Pays Basque
La foire au jambon de Bayonne prend son pied
Pays Basque
Gros coup de vent sur Briscous
Pays Basque
Sarkozy à Bayonne pour les obsèques du soldat du 1er RPIMa Gilles Polin
Pays Basque
Anglet : J.B. Mortalena se retire de la course aux municipales
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise