Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-02-15
Koldo AMESTOY
Berinazko etxeanbizi denak

Š Ez du bere auzokoari harririk jaurtiki behar ! Lege bakar batekin kudeatu behar bagenu lur gainean jendeen arteko harremana, nik, erran-zuhur hau aurkeztuko nuke. "Ez ezazula zure lagun proximuari egin, besteak zuri egitea nahi ez duzuna !", esaera hori hor nonbait entzunik, Euskaldun batek irudiztatuko zuen.

Horra, ideia eta egintza bat gure familiakide, herritar, auzoko edo beste edozeini zuzendu baino lehen, bi gogoeta egiten lagunduko gaituen errana. Egunero, "bestearekin" aktiboki edo pasiboki mankomunitatean bizi garenaz gain.

Auzokoarekin, bi eremuen mugan zerrailu bat eraiki behar dugula eta, bizilaguna ez trabatzeko gisan, zuhurtziak, hesia nolakoa egin eta gidatuko gaitu. Itzal eta hosto gehiegi ez emateko bere aldera, bere ikuspena ez tapatzeko, bien artean harresi gora bat ez altxatzeko, eta beste...

Etxetik urruntzean, oinez goazela edo autoz, hortxe berean, "bestearekin" topoegin bezain laster, gure "etxeko berina ixtorioa" gogoratuko zaigu. Ordutik, kurutzatuko dugun jendearekin giza harreman normalak izanen ditugu. Izan dadin karrikan, denda batean, edozein guneetan. Errebidean ere, autoan gabiltzalarik, adibidez. Horrela, bestea errespetatuz, aldi berean gure burua egiten dugulako.

Baina, jendekidetasunaz ari nitzaizula, beharbada ontsa "futitzen" zara. Dirudienez, beranduegi da zuretzat !... Zure etxeko berineria eta beira guziak denak "blindatuak" direnez, hori dela eta, auzokoaren etxe aldera harri botaka ari zara. Lotsarik gabe !

Hori hala bada halabiz, hala ez bada halatsu...


Print
 
...More news
Pays Basque
Mobilisation musclée contre la répression
Pays Basque
«Nous proposons le maintien et le développement du Tribunal de St-Palais»
Sports
Montpellier-Biarritz : un rang à conquérir et à défendre
Sports
Trente équipes au départ demain de l’Essor basque
Culture
Les enfants-soldats d’Erythrée font polémique à Berlin
Culture
Aicirits dans la fraîcheur du Ballet Biarritz junior
Sujet à la une
L’Institut culturel basque veut les moyens de ses grandes ambitions
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise