Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-01-09
Txomin PEILLEN
Askazi kontuak eta geroa

Belaunaldiak ikertuz, zenbaki biltzen hasia naiz. Zuberoako familia bat hautatu dut. Hamasei lehengusu ziren, hamar Zuberoan bizi, sei hirietan ; hamasei haietarik hamabostek euskara mintzatzen zuten edo dute. ; zapi laborantzatik bizi ziren. Geroko belaunaldia, lehengusuen seme alabak 27 dira, euskaldunak 6, Zuberoan bizi 10, laborantzatik edo erdi laborari bizi direnak 4 (bi euskaldun). Beraz belaunaldi batekin Zuberoan bizi direnak %68 tik % 37 ra jaitsi dira, euskaldunak % 93 tik , % 22 ra jaitsi dira ; laborariak % 43 tik % 15 era erori.

Batzu ez dira xifrei fida, baina halere hor badago herri baten gibeltzeaz mirail bat. Ez da bakarrik Euskal Herria edo Zuberoa delako. 1950 tik 1960 ra urte guztiz mila bat gazte Euskal herritik joaiten zen hirietara bizitzera eta hori gobernuaren politika bat izan zen : hirietan langile beharra zen edo beharra politika zen. Oroitzen naiz nola Parise handiak 15 million jenede behar zituela, orduan , idatzi zela, baita profeta liburu bat. Paris et le désert français, argitu . Parise bisitatzen denean desertukoak ere Parisera bizitzera etorri berriak direla ikusten da.

Bestalde beti ahantzi egin dugu azken gerlaren aitzinetik linea bat, marra bat markatu zela Cherbourg-etik Perpinyaneraino, erranaz ekialdetik eguzki sortaldetik Frantzia, garatu, industriatu behar zela eta eguzki itzaltze aldeko atlantika herriak turismorako utzi. Hala, gerla ondoan ere, politikak eginahalak egin zituen Frantziako Nortearen eta Lorrenaren laguntzeko, gero Lyon eta Marseille ahalik eta Alemaniatik hurbil izateko, Frantzia herri horren erremorkea izan balitz bezala.

Bestalde hirurgarren arrazoin handia Zuberoaren husteko : ia mundu osoan jendeen % 75. ak itsasotik ehun kilometroko kostalde batean bizi dira, itsasoari begira, lehorrari, kontinenteari bizkar, horregatik Lapurdiko itsas bazterrean urte oroz hiru mila jende bizitzera heldu da. Zuberotarek erre itsaldeko bidea hartu dute eta ez dira Lapurdin falta.

Zer egin? Berez, zerbait gertatuko da, jendea hiriez, hirien usain txarraz, hirien herots, arrabots handiaz aspertuko denean. Euskal Herri barnekaldeak bizirik iraun dezan eta ez zahar-etxe handia egin, zerbitzuak salbatu behar dira gazteen atxikitzeko eta horrek ere bere prezioa badu. Gobernuak eta "zerbitzu publikoek" ez bagaituzte laguntzen ez ote dugu egin behar ikastolekin egin dugun bezala, horretarako koperatibak sortu eta herri elkargoak" communauté de communes " horiek azkartu, bestelan zerbitzu pribatuak etorriko zaizkigu?


Print
 
...More news
Pays Basque
Les ex-Berria seront finalement payés
Pays Basque
MAM ne sera plus maire de St-Jean-de-Luz
Pays Basque
L’alliance écolo-socialiste rendue possible au Boucau
Pays Basque
Ryanair : promotion d’un billet gratuit pour la réouverture de ses lignes fermées en hiver
Pays Basque
Découverte de deux caches d’armes attribuées à l’ETA
Sujet à la une
Début des soldes d´hiver sur fond d´une nouvelle polémique
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise