Jean-Louis DAVANT
Aitzina !
Sü-etena deliberatüz, ETAk ürrats handia egin dü, merexi bezala haboroxeek agurtü düena. Borta bat zabaltü dü, estakürü bat elki. Orai beste güziek igitü behar dügü, ihork ez beitü arrazurik auher egoiteko edo traben ezarteko. Sü-etena salbü, oro egiteko dago, baita bakea ere.
Lehen ürrats horren ondotik, beste hanitx beharko da bakealako. Zapatero presidentak bide hortan aitzina joaiteko xede zina düala üdüri lüke. Pentsatzeko da ETAkoekiko tratüan franko aitzina heltürik dela, bereziki presoneren zorteaz. Agian PP horrek ez deio epantxü sobera ezarriko, eta hasi den lana bürüalano joanen da.
Mementoko beharrena gure gainetik igaraiten dan Espainiako gobernü bürüaren eta eüskal güdaren artean. Bena laster, ez dakit prefosta niz, besteek ere lanari lotü beharko düe, bereziki Frantziako gobernüak, hainbeste eüskal presoner etxekitzen beitü herritik hürrün, eta herrian bera bahitürik bezala, den mendren kanbio eta berrikuntzaren mentürarik gabe, Hegoaldeko bortizkeriaren estakürüan.
Eta gü, herritar arruntak, ez gitean egon zelü gainari so, hantik zer opari eroriko zaigün haidürü. Gure lanetan jo aintzina, seküla beno haboro, ez badira beti agerian ere. Ereiten dügünetik eraikiko dügü
haboroenik, orai arte bezala. Gainealakoa miraküilü beitate, botzik honartüren dügü. Bena gü, eüskal maratoi lüzean, goatzen beti aitzina ! Lehenik brontzea, gero
zilarra, noizbait ürrea irabaz dezan
Eüskal Herriak...
|