B.O. hori ez da errugbi giroa
Neure kezka eta haserrea plazaratu nahi ditut Miarritze-ko jarraitzaileek emotenduten ikuskizun penagarriaga-tik. Bai ihaz eta bai aurten eta bere ohitura danez , bai Anoetan eta bai Aguileran; Arerioari irainka eta txistuka, arbitroaren erabakiei baita., bai jokalariek zelairatzen dirazenean edo aldaketak egiten dirazenean etab. Atzo-ko partidu osoan eta bereziki Daniel Larretxea, Baionako jokalari ohiarengan eduki zuten jarrerarekin (Gainera eta nure informazioa heltzen tokirarte zelaian zegoen Euskal Herrian jaiotako jokalari guttienetako bat, Bidabe eta Harinordoki-rekin batera eta Serge Betsen kenduta Euskaldun bakarra ¡!). Hau ez da sekula errugbi giroa izan, oso giro "frantsesa" da (errugbia bizitzen dugunok esan dezakegu herri anglosajoietan hori ez dela gertatzen, kontran, errespetu falta hori oso gaizki ikusten dela eta askotan eta hori gertatu eskero ikusleek bere neurriak hartzen dituztela alako portaera azaltzen duten pertsonajeei bere tokia ipintzeko....). Errugbia borroka eta ihesa da, eta borroka hori bideratzeko epailea (arauak), teknika, eta hezitzaileak eta hauek irakasten dituzten baloreak daude, hori gabe guda bat besterik ez zan izango, ez kirol bat eta kirolean arerioak eta epaileak behar dira. Hori ez badugu onartzen kirola es da gure tokia. Akaso "globalizazioaren" beste aurpegi bat da zeren eta gero eta gehiago (baita hegoaldeko zelai gehienetan zoritxarrez) GLOBERO asko agertzen hari da. Gure lana da, hezitzaile, entrenadore, jokalari, directivo eta benetako zaletuen lana : Gure kirola duen altxor haundiena gordetzea : Kiroltasuna eta errespetua, hori barik gure lana ez du balio. Iñaki Laskurain / Errugbilaria
Noizko euskaldunduko duen eskola ?
Euskal Herriak bizi duen zapalkuntza historikoaren ondorioz, bere lurraldea administratiboki eremu ezberdinetan zatiturik dago. Administrazio ezberdinen esku egoteak, indarrean lege eta politika ezberdinak egotea ekarri du berarekin. Euskarari dagokionez, Euskal Herrian diren hiru eremu administratiboetan ez dago euskararen normalkuntza helburu duen hizkuntza politikarik indarrean eta horren ondorioz, hizkuntza eskubideak sistematikoki eta modu larrian urratzeaz gain, euskal herritar oro euskalduntzeko ez dago behar adinako urratsik. Herri baten identitatearen ezaugarri nagusiena hizkuntza izanik, herri bateko herritar orok hizkuntza hori ezagutzeko eskubidea dauka eta jendarteko eremu orotan erabili ahal izatea bermaturik izan beharko luke. Euskal Herria nazio bat da (nahiz eta horrela ez den aitortua) eta ulergaitza eta onartezina da gaur egun milaka eta milaka herritarrek bertako berezko hizkuntza, euskara, ezagutzeko eskubidea ukatuta izatea. Nazioartean eskubideen inguruan egindako adierazpenen arabera, herritar orok bere herriko hizkuntza ezagutzeko eskubidea du. Adierazpenok aintzat hartuz, Udalbiltzak euskal eragileekin batera bultzaturiko prozesuaren ondoren, Euskal Herriko Eskubideen Karta osatu zuen eta bertan euskal herritar guztiek euskara jakiteko eskubidea dutela adierazi. Nola ez, eskolak, eskubide horren bermean ezinbesteko funtzioa betetzen du. Euskal Herrian Euskarazek urteetan zehar salatu izan du, eta salatzen jarraitzen du, hizkuntza ereduen politikek ez dituztela belaunaldi berriak euskalduntzen. Eredu erdaldunen aurkako salaketa kanpaina gatazkatsuetatik, euskaldunduko duen hizkuntza eredu baten aldarrikapenera heldu da, une bakoitzeko egoerak eskatzen zuenari erantzun asmoz eta euskalduntzearen aldeko borrokaren garapenaren logika jarraituz. Hasiera batean, ulertu zein onartu nahi ez zen aldarrikapena izatetik, gehiengoaren eskaera izatera heldu da. Urteak pasa ahala, denborak arrazoia eman digu, aski frogatua gelditu baita milaka ikasle erdaldun ateratzen dela Euskal Herriko ikastetxeetatik eta honek euskararen normalizazio prozesuaren garapena ezinezko egiten duela. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroa Garaiko Gobernuak edota estatu frantsesak ezartzen dituzten hizkuntza politikek, ez dute belaunaldi berrien osotasuna inondik ere euskalduntzen eta hori baieztatzeko hor ditugu azken urteetan egin diren azterketek emandako datuak: Euskal Herriko ikasleriaren % 68,2 ez da euskaldunduko, hau da, ikasleen % 31,8 soilik euskaldunduko da eskola bidez. Eragile gutxi batzuen salaketen bidez alarma gorria piztu zenetik, irakurketa honekin bat eginez joan da hezkuntza, euskalgintza, sindikalgintza eta politikagintzako eragileen gehiengo handi bat. Gasteizko legebiltzarrak berak onartu behar izan du egungo ereduek ez dutela euskalduntzen. Zeinek konponduko du baina milaka herritarrei egindako kaltea? Oinarriko hezkuntza amaituta milaka ikasleei euskararen ezagutza ez bermatzeaz gain, gure herriko hainbat lekutan euskaraz ikasteko eskubidea bera ere ukatu egiten da. Oztopoak eta trabak ere ugariak dira, ugariak izanagatik, zaila denak zerrendatzea, baina ez dago sobera batzuk aipatzea. Ezin ditugu ahaztu aurre fabrikatutako eraikinetan eta baldintza kaskarretan eskolak jaso behar dituzten ikasleak; edota euren herritik hainbat kilometrotara dagoen ikastetxera joan behar dutenak, euren herrian ez dagoelako euskarazko irakasten duen eskolarik, horrek gurasoei eragiten dien ahalegin ekonomikoa ahaztu gabe. Legeztatu gabeko ikastetxeetan ematen den egoera larria... orokorrean baliabide faltak, izan pertsonalak zein ekonomikoak, sortzen duen prekarietate egoera zinez larria da kasu askotan. Argi dago euskararen etorkizuna ziurtatu ahal izateko, euskararen ezagutza bermatu beharra dagoela Euskal Herri osoan. Horretarako, hizkuntza eskubideak maila berean aitortuko dituen lege babesa eta ofizialtasuna behar dugu lurralde osoan eta hizkuntza eskubideak bermatzeko hizkuntza politika eraginkorra. Benetan hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa ezaugarri nagusi duen egungo egoera larritik atera nahi badugu, herri honetako belaunaldi berriak euskararen jabe izan behar dira oinarrizko hezkuntza amaitu ondoren. Euskaldundu ez diren milaka herritarrak euskalduntzearen bidean jarri behar dira, horretarako doako euskalduntzea bermatuz; izan ere, administrazioen arduragabekeriagatik euskaldundu ez denak ez du zertan ondoren euskalduntzeak dakarren kostu ekonomikoa bere gain hartu. Euskalduna izango den Euskal Herria eraiki nahi dugu. Herri bat euskalduntzea ez da ez, ahuntzaren gauerdiko eztula; baina ezin dugu zain egon, herria euskalduntzen jarraitu beharra dugu nahiz eta egoera latzak igaro; ezin dugu lokarturik egon, besteek egingo. Lierni Iztueta - EHEko kidea
Précision suite aux déclarations d’un conseiller municipal d’opposition de la ville de Montélimar
À la suite de déclarations d’un conseiller municipal d’opposition de la ville de Montélimar (jpb du 17 mars), la Fondation Hôpitaux de Paris-Hôpitaux de France tient à apporter les précisions suivantes. La Fondation, qui ¦uvre en faveur des enfants, des adolescents et des personnes âgées hospitalisés, est gérée de façon extrêmement rigoureuse. Adhérente du Comité de la Charte depuis 1996, les comptes de la Fondation sont établis en toute transparence et tenus conformément aux recommandations de ce Comité. Les frais de fonctionnement de la Fondation représentent 9,9 % de son budget sur les cinq dernières années. C’est l’un des taux les plus faibles, s’agissant d’organismes faisant appel à la générosité publique. 17 personnes seulement sont salariées de la Fondation, qui a réuni 9 millions d’euros en 2005 (9,086 précisément) dont 5,2 millions d’euros pour l’opération Pièces jaunes au profit des enfants et des adolescents hospitalisés. La Fondation bénéficie aussi du concours de partenaires qui apportent, soit des ressources, soit leur savoir-faire et offrent des animations au public lors du passage du TGV Pièces jaunes. La Banque de France trie et compte la collecte, La Poste diffuse les tirelires dans ses 17 000 bureaux, la SNCF met à disposition un TGV, les Artisans Boulangers et Carrefour disposent des tirelires dans leurs points de vente et assurent des animations sur les parvis des gares des villes étapes. TF1 et RTL relaient l’évènement et TF1 assure la partie artistique, etc. C’est grâce à cette formidable solidarité que l’opération Pièces jaunes a pu financer, depuis sa création, plus de 4 600 projets (26 Maisons de parents, 584 chambres mère-enfant, 150 projets d’équipements scolaires, 220 aires de jeuxŠ). La Fondation a également permis d’attribuer plus de 1000 pompes anti-douleur, de créer la Maison de Solenn à Paris et 7 autres structures dédiées aux adolescents en souffrance, en région. S’agissant du passage du TGV Pièces jaunes à Montélimar. L’opération TGV est indispensable au rayonnement de la campagne Pièces jaunes et à la mobilisation de tous, au profit des enfants hospitalisés. Cette opération est gérée au plus près, tout est fait pour limiter au maximum les dépenses engagées par la Fondation. L’essentiel est ainsi assumé par les partenaires de la Fondation ainsi que par les villes qui se portent volontaires pour accueillir le TGV Pièces jaunes à l’occasion d’un moment festif et de solidarité. La Fondation ne prend en charge que les frais d’hébergement et de restauration de son équipe opérationnelle (à Montélimar : 13 salariés de la Fondation et 12 bénévoles). Chacun des partenaires, présent également à titre opérationnel, prend en charge les frais engagés pour ses équipes. Madame Bernadette Chirac, Présidente bénévole de la Fondation, assume naturellement ses dépenses d’hébergement et de restauration. La Banque de France annoncera le résultat de la collecte 2006, comme chaque année, au mois de juin Cécile Draunet / Fondation Hôpitaux de Paris
|