Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
Google
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2008-07-03
Juanma Sarasola
Badoa Ahern, eta aurki Paisley ere

Ustelkeria akusazioen presioagatik eta irlandarrek Lisboako Itunaren aurrean datorren ekaineko erreferendumean herritarren ezezko jarrera hartzearen beldur izaki, maiatzaren 6an Irlandako lehen ministro kargua utziko zuela iragarri zuen Bertie Ahernek iragan apirilean, eta gaur bere hitza bete du.

Aherni 1980ko eta 1990eko hamarkadetan etxegintza arloko enpresaburuengandik dirua jaso izana leporatzen diote, eta iaz akusazio bertsua egin ziotenean, bere gobernuak krisia izan zuen. Krisia gainditu bazuen ere, epaitegi berezi batek auzia ikertzen segitzen du. Ahernek dio ez duela legez kanpoko deus egin, eta hirugarren agintaldia lortu eta urtebete igaro baino lehenago erretiratzearen arrazoia honela azaltzen du: ez du nahi bere diru kontuen gaineko polemikak bere alderdiari kalte egitea. Kontuan hartzekoa da ere ekainean Lisboako Itunaren gaineko erreferenduma egingo dutela Irlandan, eta Gobernua kezkatuta dagoela herritarrek ez ote dioten ezetza emango.

Bertie bezala ezagutua, 1951eko irailaren 12an Dublingo Drumcondra barrutian jaio zen Patrick Alan Bartholomew Ahern, Cork konderriko Con Ahern eta Julia Hourihane bikotearengandik. Lau anai-arreba ditu, horietako bat, Noel, alderdi bereko diputatua, Fianna Fáilekoa (Patuaren Soldaduak, gaelikoz, eta 1926an Sinn Feinetik bereiztean sortua). Aitak britainiarren okupazioaren kontra borrokatu zuen, IRAko kide gisa, 1919-1921eko gerran, eta Irlandaren zatiketa onartu zutenen kontra 1922-1923ko gerra zibilean.

Hain justu, zatiketaren aurka borrokatu zen Eamon de Valeraren aldean ekin zuen aitak, eta hark sortutako Fianna Fail alderdian (1932an lortu zuen lehen aldiz boterea) egin du bere karrera politikoa semeak. Alderdiak urteekin jarrera moderatuagoa hartu bazuen ere, aitak errepublikano sutsu izaten jarraitu zuen, eta Bertiek gogoratzen du txikia zela IRAren armak ikusi zituela etxean ezkutatzen, eta Garda Polizia aita galdekatzera joaten.

Ikasketak amaitu ondoren Dublingo Mater Ospitaleko Kontabilitate Departamenduan egin zuen lan Bertie Ahernek, eta oraindik teknikoki eszedentzian dago. Berak edota beste batzuek eginiko biografiek esan izan dute Dublingo Unibertsitate Eskolan eta Londresko Ekonomia Eskolan ikasi zuela, baina bi unibertsitate hauetan ez dute hura ikasle izan zela frogatzeko agiririk.

Ezkondu eta 17 urtera, bi seme-alabarekin, bereiztu egin ziren Ahern eta emaztea. Politikan gazterik hasi, eta 1977tik da diputatu Dublingo legebiltzarrean. 1987an Lan ministro izendatu zuten, eta 1991n Finantza ministro. Horrez gain, Industria eta Merkataritza arloan eta Arte, Kultura eta Gaeltachterakoan ministro aritu izan da urte batzuez, baita Europako Kontseiluko presidente (2004) ere. 1997ko ekainetik taoiseach (Irlandako lehen ministroa, gaelikoz.


Print
 
...More news
Pays Basque
Mise en scène de taureaux tués de PETA pour protester contre la corrida
Pays Basque
Un vent de crise souffle sur l’Institut Navarrais de la langue basque, Euskarabidea
Pays Basque
Les treize ouvriers roumains coincésdans les fissures de l’Union Européenne
Culture
Anne Etchegoyen donne offrande à la Pachamama
Culture
BBK live de Bilbo... C’est ce week-end que les stars de la musique rock envahissent la capitale bizkaitar
Sports
Hendaye accueille le National Surprise
Sports
La visite de la dernière chance
Sujet à la une
La mobilité des jeunes Basques n´est pas encore transfrontalière
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise Sarean zer |