Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-02-16
Peio JORAJURIA
Rocard eta Bidart

Ez nintzen Donibane Lohizunera joan den ostiralan, Abertzaleen Batasunak antolatutako mintzaldian. Ez zen boikatarik nere gandik, baina sinpleki beste zerbeit banuela egun hartan. Rocard, Onesta eta Massias gogotik entzunen nituen, bereziki momentu hauetan, nola bakearen eraikitzea ikusten zuten kondatzen.

Entzun ditut hala ere soinu batzu irratian, bilduma batzu irakurri kazeta huntan, baita ere irudi batzu ikusi interneten ! Espero dut Donibane Lohizuneko herriko etxeak hain xarmanki prestatu duen gela hartan ziren 400 pertsonen zati handi bat luzaz markatua izanen dela gaualdi hartaz. Ados ala ez, kondutan hartu behar dire erranak izan direnak, eta landu. Bake prozesuaren bidea luzea izanen da, eta ez da debekatua bide bertxuak zeharkatu dituzten jendeei aholkuak eskatzea.

Aste huntan, maiz aritu naiz gogoetatzen horrelako pertsonaiei : arazo bat gainditu ondotik denbora hartu dutenak ulertzeko zinez zer gertatu den, teorisatu dutenak, eta baliatzen dutenak besteak ez zilo berdinetara erortzeko. Azken egun horiek pasa ditut beraz erregularki Edgard Pisani, Jean-Marie Muller edo Kant-en erranaldi, edo kasik aforismo batzuen pasatzen begiratzen nere inkonsientean. (Pisani bereziki zeren Onestak erabili ditu hitz batzu kasik ber moldean entzunak ditudanak Pisaniren ahotik ateratzen eta xekatu baitut bi gizon arteko lotura.)

Baina ostegun huntan ikusi ditut frantses telebistan Filipe Bidarten askatzearen lehen irudiak. Muntaketa ez zen zinez baikorra. Eta Michel Rocard-en erranaldi bati pentsarazi nau. Bakearen eraikitzeko baldintzetan, lehen ministro ohiak idazten du besteak beste beharrezkoa dela "borrokalarien bizitza zibilara itzultzea prestatzea". Filiperen lehen hitzak entzunez, frantsez podereen ihardokitzea ikusiz, interneteko foru batzuetan frantses "arrunten" komentarioak irakurriz, duda handiak baditut. Baldintza bat gehiago ez dena oraindikan betea bake prozesua bururaino eramateko.


 
Print
 
...More news
Pays Basque
LA FDSEA se dit majoritaireen Pays Basque
Pays Basque
Max Brisson s’interrogesur la stratégie de Seaska
Pays Basque
«Rassemblons toutes nos forces pour faire revivre notre Pays Basque»
Culture
Ufaka zanpaka, carnaval d’aujourd’hui
Culture
Premiers Burp dansun autre Pays Basque
Sports
Dans la continuité du Super Prestige
Sujet à la une
Les voyants sont au vert pour les entreprises du Pays Basque
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise