Peio JORAJURIA
Kolektiboa ala erdi publikoa?
Beti bezala Euskal Herrian, garai hauetan proiektu kolektibo batzu ari dira muntatzen. Hori idaztean, bixtan dena, nik pertsonalki Euskaldun Gazteriaren elkartasunezko SCI-ari dut lehenik pentsatzen. Hiru aste baizik diru bilketa publikoa abiatu dela eta jadanik salgai diren 200 parte sozialen herena baino gehiagok hartzailea atxeman du. Dinamika ederra. Baina ez da proiketu kolektibo bakarra. Aipatzen ahal genuke Azkaingo gazteek ostatu baten erosteko duten xedea, Kanaldude proiektuaren ehun bat laguntzaileen lana, edo Hemen-Herrikoa eta bere 4000 kideen 25. urtebetetzaŠ
Eztabaida batean, modan den "demokraziaren krisia" aipatzean, batek zion arazoak gizartearen inplikazio apalzeatik heldu zirela. "Demokrazi partehartzailea" bultzatu behar zela zion. Gizartearen parte hartzea bultzatu ? Baina nola egin hemen baino gehiago ? Inkesta batek berrikitan erakutsi du Frantzia mailan, Ipar Euskal Herria elkarteei diru gehiena ematen zuen eskualdeetan zela. Proiektuak diruz laguntzen duten erakundeek maiz errana dute gure lurraldean beste lekuetan baino iniziatiba gehiago badelaŠ Iparraldean, "demokraziaren krisia" ez da jendearen parte hartzea eskasatik heldu.
"Proiektu batean parte hartzen duen jendearen kopurua gizartea osatzen duen jendearen kopuraz hurbildu behar da segur izateko poiektua gizartearen jende guzien onenerako izanen dela". Kasu hunetan Bateraren izenpetze bilketa kanpaina adibide ona da. Iparraldea konsideratzen badugu gure gizarte gisa, eztabaidan inplikatzen den jendearen kopurua aski handia da konsideratzeko denen onerako litzakela desmartxa. Baina "demokraziak" (edo hobeto erran legeak) konsideratzen du gizartearen mugak ez direla hiru probintzietan mugatzen ahal. Nahiz eta arazoak lurralde hori baizik duen inplikatzen.
"Demokraziak" kondutan hartzen balu ez dela arazo guzientzat estaduaren 60 milioien abisua behar, hemen ditugun proiektu kolektiboak proiektu publiko gisa konsideratzen ahal litake. Zilegitasun gehiagorekin. Demokraziaren krisia gainditzeko, gizartearen mugak aldatu behar ?
|