Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2007-04-25
Peio JORAJURIA
Demokraziaren eredu abertzale bat ?

Hauteskunde biharamun horietan, jende ainitzek partehartzearen emaitza ederra goraipatzen dute. "Demokraziaren garapena" Alain Lamassourre-en hitzetan. Aitortu behar dut ez dutela irakurketa berdina egiten.

Demokraziaren konzeptua Grezian hasi zen. Garaian, bozkatzen ahal zuten pertsona guziek zuzenki eztabaida guzietan parte hartzen ahal zuten, beren iritzia edozien galderari buruz plazaratu. Praktikan, hori egingarria zen eskalboak, atzerritarrak, emazteak, pobreak eta gazteak baztertuak baiziren. Biztanleen %10ak baizik parte hartzen ahal zuen. Historiak akats hori zuzendu du, eta demokraziaren modernisazioarekin batera, jende gero eta gehiagok bozkatzeko dretxoa irabazi du. "Bozkatzeko dretxoa", baina ez "parte hartzeko eskubidea" edo "bere iritzia plazaratzeko ahalmena". Bozemaileen kopuruaren emendatzearengatik demokrazia ordezkatzailea sortu da, eta horrekin eztabaida gaien zerrendaren mugatzea.

Igande huntan, lehen bost lehen postuetan bukatu duten hautagaiak, hots iparraldeko bozen %75 baino gehiago bildu dituzten kandidatuak, euskal departamenduaren kontra dira. Hori ote da iparraldeko irudi fidagarri bat ? Lau pertsonetarik hiru departamenduaren kontra ? Denok badakigu ezetz. Eta departamenduaren kasua adibide bat baizik ez da. Beste hamarnaka atxematen ahal dira.

Igande huntan jende ainitzek haien ideien kontra bozkatu dute, sustengatzen ez zuten hautagai baten alde. Berrikitan sanktifikatua izan den "vote utile" horren izenean. Praktikan ideia batzuen defendatzea debekatzen duen demokrazia forma berri hori garapen bat ote da ? Neretzat ez.

Abertzale izanki, muga horien hunkitzea errexa da. Eta esperantza iturri bat izaten ahal da. Abertzale izatea ez da besteek egiten dituzten pettoak guhonek gure izenean egiteko eskubidearen defendatzean mugatzen ahal. Abertzale izateak eredu berri batzuen asmatzerat ekartzen du, besteak beste gaurko demokrazia hoberatzerakoan. Badakigu guttiengoan izatea ez dela aitzaki gisa hartua izan behar poderetik kanporatuak izateko. Badakigu eztabaida batzu inplikatuak diren pertsonen esku egon behar direla. Badakigu demokrazia ez dela ordezkari batzuen izendatzean mugatu behar.

Merexi du eredu hori lantzea, eta zabaltzea, ulertaraziz mundu osoarentzat ona izaten litakela bidean aurkitzen ahalko ginukena.


 
Print
 
...More news
Culture
De la destruction des corps à la construction d’une morale d’acier
Pays Basque
Décision reportée sur l’interdiction du nouveau parti de Batasuna
Culture
Glamour et avalanche de nouveaux noms en compétition au 60e Festival de Cannes
Sports
Quatre pilotari par empresa pour la phase finale du Manomanista
Pays Basque
La sécurité doit être renforcée au travail
Sujet à la une
Haize Berri organise une tombola pour miser sur la culture basque
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise