Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-06-´20
Loretxu BERGOUIGNAN
Montreal

Duela bi egun Montrealera iritsi naiz. Euskal Herriko Kazetarentzat (EHK) hitz zonbaiten idazteko ene itzulia da. Beste mundu batean izanik, beste mundu honi buruz ditudan lehen inpresioak partekatuko ditut. Nahiz eta biziki fresko izan...behar bada sobera fresko partekatzen hasteko.

Inpresio horiek aski bereziak direnez, ene lehen ideia beste gai baten atxemaitea zen baina sensazio horiek ene pentsaketa osoak betetzen dituztenez, ez dut beste hauturik, nahi badut zerbait igorri EHKri ahalik eta fiteen Montreali buruz idatzi behar dut.

Honera iritsi aintzin ez nuen aurreiritzirik ez hiriari buruz ez Kebekari buruz. Alere, zinez destabilisatua izan niz ez bait nuen uste Estatu Batuen Ameriketara iristen nintzela. Alta, lehen inpresioa hori izan da : animaleko amerikar auto ta 4x4-ak autopistak iduri duten hiriko bideetan...hori guzia ikusiz, bat batean iduritu zait superkontsumoaren inperiora iritsi nintzela. Kebek eta Kanada herri berriak izanki, historia berri batekin, naturala da kontsumoaren inperioko auzokide gisa, ber moduan aritzea.

Omen ez dudala oraino Toronto ikusi, iduriz Toronto ikusten badut gero segidan iritziz aldatuko dudala Montreal-i buruz. Eta bat batean Europan bezala sendituko nizala MontrealenŠ(inpresio guziak errelatiboak dira!)

Bistan dena hor lehen inpresioak haien freskotasunean biluzik agertzen dizkizuet baina segur inpresio ta iritziak moldatuko direla.

Segur alde izigarri politak dituela hiriak : oraingoz (eta hori lehen egunetik agertu zait) Montrealek duen alde politena, goxoena, bere biztanleak dira. Biztanleriak hiria ;aitazerat bultzatzen ahal du. Zinez, bestearekiko duten erlazioa gurea baino ainitzez idekiagoa da eta hortan bada ainitz ikasteko !


 
Print
 
...More news
Sports
L’U.S Nafarroa décroche le "bout de bois"
Pays Basque
Josu Jon Imaz (PNV) : interdire Batasuna n’a été "ni démocratique ni nécessaire"
Pays Basque
Un engagement collectif contreles violences faites aux femmes
Culture
Les Océanes rayonnent
Sports
Ce sera Ibarrola-Kurutcharry contre Sorhuet-Oçafrain
Sujet à la une
Mise en service du gazoduc international Euskadour
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise