Txomin PEILLEN
Etxebizitzak gazteentzat
Harritzekoa da itsas alde honetan zenbat ipini behar den 500 metroko lur baten erosteko gero etxe baten egiteko, ez aipa Tarnosen 1eskaintzen da 150.000 euro 550 metroko eremu batentzat; bestalde hainbeste etxe "eder" egin dute hona bigarren egoitza izateko edo erretretara etorri diren aberatsek, aloiamentu merkerik ezpaita aisa hatzemaiten . Halere zerbait egin da, Biarnon ez, Ipar Euskal Herrian behintzat,bai, EPFL Funtsen Erosteko Erakunde Publikoak hogeita hamasei hektarea eremu erosi ditu, zazpi dosierentzat
Beste hamar bat onartu. Halaber sasoinaren egitera jiten diren langileentzat Bidartek, 2006.an hasirik, gazteri alokairuan ematen ditu etxe bizitzak. Egitasmo berdinean sartu dira Azkainen. Ez da aski, naski, hainbeste gazte eta ez hain gazte gaizki aloiatuak direnean eta haserrez etxe erretzen hasten. Aloiamentu merkeak Baionan Frantziako heina baino goragoxe badira, Donibane Lohitzune ez du holakorik nahi ez eta Biarritzek gehiegi.
Bestalde txarrena da hainbeste etxe huts izatea. Batzuetan ondokoak ezin akomeatuz apartamentuak eta etxeak ez direlako saltzen eta %2 gutienik bost urte baino gehiago daramate hutsik. Horregatik; baliagarri da, espekulatzeari hegalak mozte. Herri batzuek erabaki dute legearen erabiltzea, : gain zerga bat jartzea, etxearen hutraldiaren arabera. zerga hori alokairu balioaren arabera kalkulatzen da eta gainera gobernuak %8 gehiago gaineratzen du. Hori egin daiteke dirua dutenekin eta sartzen den dirua, alokairu txipiko etxe bizitzen eraikitzeko erabil. Euskal Herri barnean ekimen anitz bada laborari etxeen salbatzeko. ez da aski zeren anitzetan lurrak dira begiratzen eta etxeak ez. Hor ere elkarteek lan egiten dute baina bekaizkeriarik gabe beren artean hobeki akomeatu behar lukete.
|