Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Azken hitza 2006-06-13
Jean-Louis DAVANT
Zer den auzitan

Ekonomista (eta oro har neo-liberalisma) jaukitzen dü Albert Jacquard jakintsünak "J’accuse l’économie triomphante" libürüan (Calmann-Lévy, 1995). Hamar bat urtez, ez da batere zahartü haren hitza; aitzitik handitü dira salatzen zütüan itxesak. "Ertzotü da jentea: mürrüaren aitzi doa xüxenka. (...) Itotzen ari den Titanic itsasontzian, zühür ote da kabina hobe baten ardiestean hainbeste eginahal eta argitarzünen ezarte hori?"

Sei miliar jente bizi gira orai. Zonbat haz ditzake lürrak? Ontsa kudeatüz, hamar miliar omen. Baina oraiko gisan ariz, erresuma aberatseko maila orotara hedatüz, miliar bat ere ez. Zer egin, planetaz kanbia? Ezin da, argia bezain laster ibiliz ere, hanitxez hürrunegi beitira beste lür potentzialak. Beraz heben antzaki behar dügü, jentetzearen heina mügatüz eta janaria hobeki küdeatuz.

Ehünetik lauregeia üztiatzen dü jenteen ehüneko hogeiak. Noiz arte iraün dezake holako desorekak? Goiz edo berant praubeen kexüa oldartüko zaio gure mündü aberatsari. Heben ere orekarik (ekilibrerik) ez da. Jenteen leküa hartzen düe tresnek. Baztertürik daude bereziki gazteak, jelkibiderik gabe, eta agerian daude hiri horietan ondorioak: ohointza, bortizkeria, prostitüzionea, droga...

Ber denboran galtzen ari da laborarien mündüa ekoizkinen soberan, zorrez itorik, lanaren esklabo, eremü zabalak jentez hüsten eta pozüz betatzen... "Beti haboro" da ekonomiaren legea. Besterik asmatü behar dügü berehala, amorekatik eta gure arrahaurrak bizi ahal ditean, hatsa behar bezala har dezen.


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
Biarritz en maître de l’ovalie
Pays Basque
Batera dépasse les 10000 signatures
Pays Basque
La pêche à l’anchois autorisée pour l’instant
Pays Basque
Pour le retour de leurs proches à la maison
Pays Basque
Batasuna d’accord pour une alliance abertzale en 2007
Pays Basque
Troisième attentat contre Ostapé
Herriz herri
Le maire démissionnaire plébiscité
Culture
Juan Luis Goenaga dévoile son intimité sous forme de jeu de piste
Pays Basque
La philo lance les écrits du bac pour 1500 lycéens du Pays Basque
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise