Gara: Latest news - Printed edition  |  Le Journal |  Documents
 
EUS | ES | FR | ENG
 » PRINTED EDITION
  - Index
  - Sujet à la une
- Basque Country
- Local
- Opinion
- Culture
- Sports
 » DOCUMENTS
 » Hemeroteka
Le JPB > L'opinion > Courrier des lecteurs 2006-06-13
LIZARRA, 1931-2006

Egun gutxi barru, ekainaren 14an, 75 urte beteko dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko 427 udalek Lizarrako Estatuto Vasco-Navarro deiturikoa lehen aldiz onartu zutela. Orduan, Lizarrako udaletxeko batzarrean onarturiko estatutuaren testuak lau herrialdetako konfederazioari estatu izaera ematen zion neurrian, Euskal Herriaren aitortza politikoa egiten zen, nahiz eta Espaniako Errepublika Federalaren baitan izan.

Orduko hura ez zen Euskal Herriaren historian gertaturiko ekimen bakana eta isolatua izan. Azken bi mendeotan, Frantziako eta Espaniako estatuek Euskal Herriaren aitortza politiko eta instituzionala egin dezaten ekimen desberdinak burutu izan dira behin eta berriz.

Orain, Euskal Herriaren aitortza politikoa eta hitza eta erabakitzeko gaitasuna errespetatzearen alde abian jarritako ziklo politiko berria ere borroka beraren azken entsegu eta ahalegina dugun neurrian indar eta kemen guztiak horren zerbitzura jartzea eskatzen zaigu.

Egun, Lapurdiko, Baxe Nafarroako eta Zuberoako auzapezen ekimenez, Euskal Herriko lurraldetasuna eta berezko izaera politiko instituzionala Frantziako estatuak onar ditzan, erreferenduma deitzeko beharrezkoa den sinadura bilketa erraldoia hasi dira burutzen.

Urte eta mende luzetan burujabetza berreskuratzeko saiakera guztiek, lehengo eta oraingoek, herri honen grina eta borondate zapuztezina erakutsi dute. Behin eta berriz tronpatu dira, mendeetako aldarrikapen honen aurrean, ukaziora eta eskubideak mugatzeko joera izan dutenak. Eta etorkizunean ere, beste horrenbeste gerta dakioke sustraietara jo beharrean epelkerietara eta sasi aukeretara mugatu nahi duenari.

Duela 75 urte Euskal Herriko udal hautetsiek Lizarran adierazi zuten borondate politiko eta instituzional berbera antzematen da gaur ere udalerri eta herritarrongan. Horregatik, gaur egungo udal hautetsiok ere, 1999an sortu genuen Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarra den Udalbiltzaren ekimenez Lizarran ospatuko dugun ekitaldi instituzionalean, ordukoen lekukoa hartu eta estrategia gaurkotuz, jadanik abian den nazio eraikuntzaren aldeko konpromisoa berresteko aldarria egin nahi dugu.

Udal hautetsiek, 1931an bezala eta geroago Bergarako alkateen mugimenduak erakutsi zuen bezala ba dugu herritarrenganako dugun gertutasunarengatik herri eragiletzan erreferentzialtasuna eta aitzindari izateko borondatea.

Gure herriaren historia gora beratxua izanik ere, baditu une historikoak zeinetan jarrera eraginkorrak eta ausartak hartzea eskatzen zaigun. Orain abian jarri dugun zikloak, jokaleku politikoan eta herri eragiletzan aktiboki parte hartzea eskatzen digu eta komeni da gainera Euskal Herriaren aitortzaren aldeko indarrak bateraturik eta antolaturik ekitea. Hori dela eta Lizarrako udalen batzarraren 75.urteurrenean Udalbiltzaren berrantolaketaren aldeko adierazpena plazaratuko dugu.

Udalbitzak sorreratik bertatik Euskal Herriak nazio gisa aitortua izateko eskubidea aldarrikatu zuen. Izan ere, gaur egun pairatzen dugun estaturik gabeko nazio izate hau ez da euskal herritarrok demokratikoki erabaki dugun estatusa; aldiz, bada etorkizunean Europako beste nazio askok bezala eta inoren armen meatsurik gabe libreki eta demokratikoki erabaki nahi dugun auzia: nazio gisa geure garapen politiko eta instituzionalaren jabe izatea.

Euskal Herriak mendeetan ezin izan du bakean bizitzeko eskubidea gauzatu. Euskal herritarron iritzi eta proiektu politikoak kontrajarriak egonik, estatu espaniarrak eta bertoko herritarren borondatearen gainetik etengabeko esku hartzea egin dute, herri kontzientzia itzaliz eta geroa geure kabuz erabakitzeko eskubidea ukatuz.

Azken aldian, irmotasunez erantzun dugu etorkizunari begira bizi gura duen herria garela eta dagozkigun eskubideen jabe izateko borondate irmoa dugula adieraziz.

Hautetsiok gainerantzeko herritar eta arduradun politikoekin batera erantzukizun ahaztezina eta albora ezina dugu geure baitan: herritarrek urte luzetan erakutsi duten heldutasun eta borondateari sendotasunez eustea eta geure erantzukizunen baitan aukera historiko honetaz baliatzea, behingoz, urtetan aldarria izan dena errealitate bihur dadin eta inork gehiago baldintza ez dezan herritarren erabakia dena, herritarren borondatez ez bada.

Euskal herritarron eskubide guztiak, Euskal Herri osoan gauzatzea, atzera bueltarik gabeko ekimena izan dadin guztion Udalbiltza berrantolatzeko deia luzatzen diogu Euskal hautetsi guztiei eta Lizarran, ekainaren 10ean, jarriko dugu horren mugarria.


 
Print
 
...More news
Sujet à la une
Biarritz en maître de l’ovalie
Pays Basque
Batera dépasse les 10000 signatures
Pays Basque
La pêche à l’anchois autorisée pour l’instant
Pays Basque
Pour le retour de leurs proches à la maison
Pays Basque
Batasuna d’accord pour une alliance abertzale en 2007
Pays Basque
Troisième attentat contre Ostapé
Herriz herri
Le maire démissionnaire plébiscité
Culture
Juan Luis Goenaga dévoile son intimité sous forme de jeu de piste
Pays Basque
La philo lance les écrits du bac pour 1500 lycéens du Pays Basque
  © 2006 Baigura | Contact | About us | Advertise